Jai batzordeak finkatu du Santakrutz Jaietako egitaraua. Irailaren 13tik 16ra bitartean izango dira jaiak eta jai batzordetik ez dute egitarauren berri eman nahi izan “jaiak gerturatzen diren arte”. Hala ere, adostutako egitaraua parte hartzailea izango dela zehaztu dte, “herritarrekin egina eta herritarrekin gozatzekoa”.
Mikel Arruti Kultura eta Euskara zinegoztiak esker ona adierazi die jaien antolaketan parte hartu duten herritar eta eragile guztiei. Arrutiren esanetan “guztiz positiboa” da udalaren eta herritarren arteko elkarlana, “haien ekarpenari esker egitarau aberatsagoa osatzeko aukera zan dugulako”.
Jai batzordean parte hartu duten elkarteak:
- Aiton Borda
- Allerru Danborrada
- Allerru Jaizkibel ehiza elkartea
- Allerru Pilota Eskola
- Allerru Pilota Eskola
- Altzate Auzo Elkartea
- Arrantzaleen bazkaria
- Gaxuxa Emakume Taldea
- Haurtxo Haur Eskola
- Herrira
- Hezikuntza Elkartea
- Ixkulin elkartea
- Lezoko Ernai
- Lezo Institutua
- Lezoko Euskal Dantzazaleak
- Lezoko Oroitzene AEK
- Lezokoak Elkartea
- Murixka Dantza Taldea
- Pasaia Lezo Lizeoko Gurasoak
- Tiñeu Elkartea
- Trapujale taldea