Errenteria-Oreretako Madalen Jaien barruan, Indiorock jaialdia antolatuko dute aurten bigarrenez eta Hondarribiak bere ordezkaria izango du bertan, Luz de Putas taldea. Bederatzi taldek joko dute guztira hilaren 22an egingo den Indiorock jaialdian, bost gunetan. Luz de Putasek jaialdia itxiko du, Euskal gunean, Nunguayaz talde oiartzuarraren ondotik. Kontzertu guztiak doan dira.
Indio Rock 2013. Kontzertuak
- 17:00etan, Punta Ara2, Xenpelar plazan.
- 18:00etan, Drakken, Gailur zubipean.
- 19:00etan, Les fous, Alondegian.
- 20:00etan, Kasernarat, Euskal gunean.
- 21:00etan, In vino veritas, Txosna gunean.
- 22:00etan, Kulto Kultibo, Xenpelar plazan.
- 23:00etan, Donna Die, Gailur zubipean.
- 00:00etan, Nunguayaz, Euskal gunean.
- 01:30ean, Luz de Putas, Euskal gunean.