Igande goizean bigarren eskuko azoka egingo dute Antxoko Gure Zumardian. Gauzak erosi, saldu eta trukatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bertan,
loquebuscabas.es webgunearekin harremana duten ohiko saltzaileak egongo dira, baina hala ere edozeinek du bertan postua jartzeko aukera; informazio gehiagorako 634 42 88 42 telefono zenbakira dei dezakete interesa dutenek.
Hilaren 21ean Errenteria-Oreretan egingo dute azoka hori, eta 28an, berriz, Trintxerpen.