Aitzol Gogorza Oreretako esukal presoa Basaurtuko ospitalean dagoela jakinarazi du
Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamabost presoetako bat da Gogorza. Oreretarrak nahasmen obsesibo konpultsiboa du eta krisi baten ondorioz ospitaleratu behar izan zutela atzo azaldu du Etxeratek. Urte asko daramatza Gogorzak gaixorik eta duen patologia dela eta sintoma psikotikoak pairatzen ditu.
Etxerat elkartetik espetxeak berak eta bertan bizi dituen baldintzak Gogorzarengan duten kaltea nabarmena dela esan dute, eta haren eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko euskal presoak berehala aske uzteko exijitu dute.