Etzi arratsaldean hasiko dira karmenak Trintxerpen. Bihar arratsaldean, baina, aperitibo bat egongo da, elizan egingo duten pregoi kontzertuarekin. Etzi arratsaldetik aurrera, eta astearte gauera arte, jai giroa izango da nagusi barrutian. Honakoa aurtengo jaietarako prestatutako egitaraua:
Uztailak 11, osteguna
- 20:00etan: Trintxer Zahar Abesbatzaren pregoi-kontzertua, Karmengo Amaren elizan.
- 20:00etan: Jose Maria Elgezabalen oroimenezko 16. areto-futbol txapelketako final-laurdenak, Azkueneko pistan.
Uztailak 12, ostirala
- 16:00etan: Haurrentzako askaria eta jolasak, Azkueneko pistan.
- 17:00etan: Eskola arteko hockey-txapelketa, Andonaegiko futbol-zelaian.
- 17:30ean: Erraldoiak eta buruhandiak, Azkueneko pistan. Ibilbidea: Azkueneko pistak, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea (segurtasuna bermatzeko, buruhandiak pistetan eta Euskadi etorbidean bakarrik ibiliko dira).
- 18:30ean: Hockeya, Felix del Estal eta Fernando Dominguezen oroimenez, Andonaegiko futbol zelaian.
- 19:00etan: Jaien hasiera Alkateordetzan. Plakak eta garaikurrak emango zaizkie jaietako alkate andreari eta alkateari, danborradetako damei eta misterrei, eta nabarmendu diren trintxerpetarrei.
- 19:30ean: Erromerria eta euskal dantzak, Serafín Esnaolan.
- 19:30ean: Karmengo Amaren Hirurrena, Karmengo Amaren elizan.
- 20:00etan: Txupinazoa, ikurrina igotzea, kanpai iraulketa eta herriko presoen aldeko kartelada, Alkateordetzan.
- 20:00etan: Jose Maria Elgezabalen oroimenezko 16. areto-futbol txapelketako finalerdiak, Azkueneko pistan.
- 20:00etan: Danborrada tradizionala, Alkateordetzan. Ibilbidea: Alkateordetza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza.
- 22:15ean: Herri afaria (Menua: 15 euro, garagardoa debalde), pilotalekuan.
- 23:00etan: Karaoke txapelketa, Azkuenen. Sariak: 1. Garaikurra + 2 botila cava. 2.- Garaikurra + 2 botila ardo. 3.- Garaikurra + botila bat ardo.
- 23:00etan: Kontzertua O`club taldearekin, Serafin Esnaola plazan.
- 00:30ean: Black Jiko Reggae Band, Serafin Esnaola plazan.
Uztailak 13, larunbata
- 9:00etan: Diana, Kontserbatoriotik abiatuta. Ibilbidea: Kontserbatorioa, Donostia, Urgull, Andonaegi, Borda enea, Arrandegi, Serafín Esnaola, Euskadi etorbidea.
- 10:30ean: Toka eta bote txapelketa, Gernika plazan.
- 12:00etan: Aitona-amonentzako meza, Karmengo Amaren elizan.
- 12:30ean: Herri kirolak, azokaren ondoan.
- 13:00etan: Erraldoiak eta buruhandiak, Serafin Esnaola eta Gudari plazetan.
- 14:30ean: Senidetasun bazkaria, Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteak antolatua, Oianume sagardotegian (Urnieta).
- 17:30ean: Azkueneko danborrada, Ulia etorbidean. Ibilbidea: Ulia etorbidea, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza.
- 18:00etan: Beteranoen futbol partida, Andonaegiko futbol zelaian.
- 18:00etan: Jose Maria Elgezabalen oroimenezko 16. areto-futbol txapelketako hirugarren eta laugarren postuak, Azkueneko pistan.
- 18:30ean: Sardina jatea eta sagardo-dastatzea, trikitilariek girotuta, azokaren ondoan.
- 21:00etan: Jose Maria Elgezabalen oroimenezko 16. areto-futbol txapelketako finala, Azkueneko pistan.
- 19:00etan: Tango argentinarraren erakustaldia, Agata elkartearen eskutik, Serafin Esnaola plazan.
- 19:30ean: Karmengo Amaren Hirurrena, Karmengo Amaren elizan.
- 21:00etan: Bakailao-afari herrikoia, pilotalekuan.
- 22:45etan: Kontzertua: The Rind Cyles, Serafin Esnaola plazan.
- 23:30ean: Rock kontzertua: Skakeitan, 3 gabe 2, Inputt, Gudarien plazan.
- 00:00etan: Kontzertua: Casual Blues, Serafin Esnaola plazan.
- 00:00etan: Diskofesta Drbmusiken eskutik, Azkuene plazan.
Uztailak 14, igandea
- 9:00etan: Diana, Kontserbatoriotik abiatuta. Ibilbidea: Kontserbatorioa, Donostia, Urgull, Andonaegi, Borda enea, Arrandegi, Serafín Esnaola, Euskadi etorbidea.
- 10:00etan: Puzgarriak eta rokodromoa Euskadi etorbidean.
- 10:15ean: Atletismoko XXI. Julio Montoya oroitaldia, Euskadi etorbidean. Ibilbidea: Euskadi etorbidea, Marinelen igoera, Ricardo Arrillaga, Gran Sol, Bordaenea, Oiartzun, Ulia etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea.
- 12:00etan: Haurrentzako jolas herrikoiak, Azkueneko parkean.
- 12:00tik 14:00etara: Gaita jotzaileak (Trisquele taldea), Azkuenen.
- 12:00etan: Haur lasterketa Tratu ona nahi dut, pasa hitza leloarekin, adingabekoei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. Lasterketaren ibilbidea: Gernika plaza, Euskadi etorbidea, Gernika plaza. Grafittia Gernika plazan.
- 17:00etan: Toka eta bote txapelketa, Azkuene tabernaren izkinan.
- 17:30ean: Amulleta taldearen danborrak, Andonaegin. Ibilbidea: Andonaegi, Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola.
- 18:00etan: Bertsolariak, Gudari plazan.
- 19:30ean: Karmengo Amaren Hirurrena, Karmengo Amaren elizan.
- 19:30ean: Emakumeen danborrada, Serafín Esnaolan. Ibilbidea: Serafín Esnaola, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serafín Esnaola.
Uztailak 15, astelehena (haurren eguna)
- 11:00etatik 14:00etara: Atrakzio guztiak merkeagoak izango dira.
- 12:00etan: Haurrentzako antzerkia. Patata Tropikala: Zapata Gorriak, Serafín Esnaolan.
- 17:00etan: Haurrentzako tailerrak, Ekaitza Gazte Taldearen eskutik, Azkuenen.
- 18:00etan: Erraldoiak eta buruhandiak, Serafin Esnaola eta Gudari plazetan.
- 19:00etan: Disko festa haurrentzako, Gernika plaza.
- 19:00etan: Patata tortilla txapelketa herrikoia, Azkueneko parkean. Sariak: 1. Garaikurra + 2 botila cava 2. Garaikurra + 2 botila ardo 3. Garaikurra + botila bat ardo.
- 20:00etan: Trintxerpeko Musika Bandaren kontzertua, Serafin Esnaola plazan.
- 21:00etan: Familia-danborrada, Serafín Esnaolan. Ibilbidea: Serafín Esnaola, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Ulia etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea.
Uztailak 16, asteartea
- 09:00etan: Diana, Kontserbatoriotik abiatuta. Ibilbidea: Kontserbatorioa, Donostia, Urgull, Andonaegi, Borda enea, Arrandegi, Serafín Esnaola, Euskadi etorbidea.
- 12:00etan: Apar festa, Gernika plazan.
- 12:00etan: Meza Nagusia, Karmengo Amaren elizan.
- 13:00etan: Erraldoiak eta buruhandiak, Serafin Esnaola eta Gudari plazetan.
- 17:00etan: Elizatik abiatuta, marinelen danborrada, marinelen omenez. Ama Birjinaren kaitik abiatuta. Ibilbidea: kaia, Euskadi etorbidea, pantalana, itsas ibilbidea Torreraino, berriz ere pantalanera itzuli, Esnabide, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Euskadi etorbidea.
- 21:00etan: Sastakai txaranga, Azkuenen. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gernika plaza.
- 22:30ean: Jaietako alkateek bandera jaitsiko dute. Zezen suzkoa eta jaien bukaera, azokaren aurrean.