Zamakona ontziolan mobilizazioak areagotuko dituzte
admin
Bidasoa
Ostegunean da joatekoa Bruselara ontziolen gaia. Espainiako Estatuko hainbat ordezkari eta euskal ontziolen ordezkariak, Joaquin Almunia ekonomia komisioarekin bilduko da ontziolek jaso zituzten Europako diru laguntzak legezkoak izan ziren edo ez argitzeko asmoarekin. Hau da, diru laguntza horiek itzuli behar ote diren, eta bueltatu behar badira nork egin behar duen hori argitu nahi dute. Horren aurrean presioa egiteko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Donibaneko Zamakona Pasaia ontziolako langileek, eta bertan iragarri dute ostegunean lau orduko lanuzte partziala egingo dutela. Pasaian bezala Zumaian ere egin dute gaur geldialdia bertako langileek.
Elkarretaratzean langileen ordezkari Juan Carlos Majadak esan duenez, erakunde publikoek eta enpresek elkarrekin indarra egin behar diute Europaren aurrean, eta horien buru Espainiako Gobernuaren presidenteak izan behar duela nabarmendu du. Hala, gai honek langileen artean “ezinegon handia” sortu duela jakinarazi du langileen ordezkariak, eta Europak erabakiko balu diru laguntza horieik bueltatu behar direla, “kale gorrian” geldituko liratekeela ziurtatu du. Zamakona Pasaian, zehazki, 2015eko erdira aldera arte dute lan karga, baina Bruselaren erabakiaren arabera lan hori gal dezaketela jakinarazi du.
Horrez gain, gai honek ontziolei bakarrik ez diela eragiten esan du langileen eledunak, izan ere, inguruko tailer askok hartzen dituztelako ontziolak hartu ezin dituen lanak, eta kontrako erabakiak “anabasa” sor dezakeela uste du. Gaineratu du Europako beste herrialde batzuetako ontziolek antzeko diru laguntzak jaso zituztela, ez zutela dirurik itzuli behar izan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.