Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatzen duen Hondar Kirolak proiektuaren barruan, HS2 elkarteak stand up paddle ekintza bat burutuko du bihar arratsaldean, asteazkena, hondartzan. Parte hartzeko interesa dutenek, Hondar Kirol egitasmoaren etxolara joan beharko dute zer egin behar den galdetzera. Biharkoaz gain, hurrengo ekitaldien informazioa emango dute etxolakoek, besteak beste, hilaren 16tik 19ra egingo den Hondarribia Beach Soccer Cup txapelketaren laugarren ekitaldiari buruzkoa.
Hondar Kirolak egitasmoak bederatzigarren ekitaldia du aurten eta gazteei aisialdia osasuntsuan oinarritutako topaketa eta parte hartze esparru bat eskaintzea du helburu.