Pasaiako Udaleko kideak eta gobernu taldea, langileekin
Donibanen izan den elkarretaratzean Pasaiako Udaleko zinegotziek ere parte hartu dute, langileekin bat egiteko eta sektoreak bizi duen egonezinari aurre egiteko. Zehazki, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria, EAJko Nahikari Otermin eta Pasaiako Ezkerrako Xabier Pombo egon dira elkarretaratzean.
Pasaiako Gobernu Taldeak, EH Bildukoa, ere bat egin du gatazkan kaltetu izan daitezkeenekin. Hala, koalizioko ordezkarien arabera, “ontzigintza sektorearen etorkizuna berriro mehatxupean” dago, ontzigintza enpresa horiek jasotako diru laguntza edo zerga hobariak itzultzea “sektoreko enpresa gehienen porrota” ekarriko lukeelako: “Ontzigintzaren sektoreak Euskal Herrian duen garrantzia dela eta, Pasaiako Udal Gobernuak ontzigintzaren industria eta enplegua mantentzearen alde egiten du”.