Iazkoa errepikatuz, aurten ere izango du tokia Indiorock jaialdiak madalenetan. Hilaren 22an astelehenarekin izango da. Bederatzi taldek joko dute bost gunetan, eta hainbat musika estilo jorratuko dituzte.
Parte hartuko dute taldeak Punta ara2, Drakken, Les fous, Kasernarat, In vino veritas, Kulto kultibo, Donna die, Nonguayaz eta Luz de putas izango dira. Tokiak, berriz, honakoan izango dira: Xenpelar plaza, Gailur zubipea, Alondegia, Euskal Gunea eta txosnak.
Kontzertuak 17:00etan hasiko dira, eta 03:00etan bukatuko dira. “Arratsalde gau parte osoan zehar herriko hainbat gunetara giroa jartzeko prest datoz”, aurreratu dute antolatzaileek: Txilintxa, Gailur, Euskal Gunea eta jai batzordeak.
Egitaraua
- 17:00: Punta ara2, Xenpelar plazan.
- 18:00: Drakken, Gailur zubipean.
- 19:00: Les fous, Alondegian.
- 20:00: Kasernarat, Euskal Gunean.
- 21:00: In vino veritas, txosnetan.
- 22:00: Kulto kultibo, Xenpelar plazan.
- 23:00: Donna die, Gailur zubipean.
- 00:00: Nonguayaz, Euskal gunean.
- 01:30: Luz de putas, Euskal gunean.