Irungo Lakaxita gaztetxeko hacker taldeak jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19tik 21era. Labkaxita Hacklaba izena du talde horrek, eta jardunaldien izena Topahack. Jardunaldien gaineko informazio gehiago
Lakaxitaren webgunean lor daiteke. Pertsona guztiei irekia da hiru eguneko topaketa, eta besteak beste,
guifi.net-eko nodo baten konfigurazioa egingo dute, bideoak editatuko dituzte, enekenbat.cc sare sozialaren euskaratzea jorratuko dute, edo pankarta inprimagailu bat sortuko dute, “guzti hau giro lasaian”, esan dute Lakaxitatik. Gainera, otorduak egiteko garaian Bidasoko baratze kolektiboetako kideen laguntza izango dute, eta parte hartzaileek Lakaxitan lo egiteko aukera izango dute. Euskal Herri mailako ekimena da.
Alta, hacker-en baliagarritasuna, edo horiek “masa hedabideetan asmo txarrez erabiltzen direla” aldarrikatzea nahi dute ere, jardunaldien bidez, Lakaxitako kideek. Horretarako
Wikipedia plataforman dauden azalpenak baliatu dituzte gazte irundarrek. “Bertan ikus daitekeenez, urrun dago komunikabideek dioten konnotazio negatibotik hacker-en lana”, esan dute.