
Desagertzeko zorian dago Atletico Madril eskubaloi taldea, arazo ekonomikoengatik. Asobal liga utziko balu, Irungo Bidasoa eskubaloi taldeak, Galiziako Academia Octavio taldearekin batera, plaza hori betetzeko aukera izango luke. Bietako batek lor dezake Espainiako eskubaloi liga nagusian jokatzeko aukera baldin eta baldintza hauek betetzen badira: Atletico Madrilek Asobali uko egitea, eta Asobalek eskatzen dituen baldintza ekonomikoak bete ahal izatea. Hurrengo egunetan jakingo da zer gertatuko den.