Lezoko udalak banatuko dituen 1.300 ontzi berrerabilgarrietatik erdia baino gehiago jaso dituzte dagoeneko herritarrek bi eguneko epean. Ontziratu zaitez kanpainaren barruan atzo abiatu zuten banaketa eta datorren ostiralera arte mantenduko dute informazio bulegoaren kanpoaldean goizez, 9:00etatik 13:00ak arte.
Mikel Arruti eta Eneko Lartige zinegotziak ari dira banaketa egiten eta balorazio “baikorra” egin dute. Kanpainaren helburua harategi eta arrandegietan erabilitako paper eta plastiko poltsen kopurua murriztea da. Lezoko bi saltokik egin dute bat ekimenarekin Aliprox Mirandegia autozerbitzuak eta Begoña Arraindegiak, hain zuzen ere. Bi denda horietan erosketa ontzi berrerabilgarriekin egiten duten bezeroei, gainera, txartelak oparituko dizkiete, hilero bi saltokietan egingo diren zozketetan parte hartzeko.