San Fermin Eguna, handia Antxon
Antxoko festen egun handia izan zen atzokoa. Denetik egon zen: haurren danborrada, Saltseroen desfilea, Gazte Eguna, koadrilen arteko batel txapelketa, joten ikuskizuna, entzierroa, herri kirolak… Eta noski, kalean berezkoa izaten den giroak ez zuen hutsik egin. Ondokoak dira atzoko argazki batzuk.