OHZ ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago Irunen
Irungo Udalak jakinarazi du uztailaren 10era arte (asteazkena), hau barne, 2013ko OHZ Ondasun Higiezinen Zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dagoela. Ordainketak edozein banketxetako edo aurrezki kutxatako sukurtsaletan egin ahal da, dagokion ordainagiria aurkeztuz.
Ordainketa helbideratu ez duten herritarrek banketxetan edo aurrezki kutxetan ordaindu beharko dute, helbideetara bidalitako ordainagiria aurkeztuz. Ez badute ordainagiria, Herritarren Arreta zerbitzura jo behar dute herritarrek, edo 010 telefono zenbakira dei dezakete ere; kopia bat emango diete momentuan bertan. Helbideratutako ordainagiriak egun horretan bertan kobratuko dira kontutik, hau da, uztailaren 10ean.