Kasino Zaharrekoen jaialdia, ostegunean
Ostegun honetan, hilaren 11n, egingo dute Kasino Zaharra Adinekoen Etxekoen jaialdia. Urteko batzarra egingo dute, eta batzarraren ostean izango da jaialdia, arratsaldean. Lehenik antzerki emanaldia izango dute, Josefina Indakoetxea eta Edurne Zuzuarregik Tiempos modernos obrarekin. Gero bertako abesbatzak abestuko du eta dantzaldia izango da, indarrak agortu arte. Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, “bukaeran lunch bat eskainiko da etortzen diren guztien artean”.