Kaputxinoetako igerilekuak oraindik irekitzeko daude. Udalaren asmoa bihar bertan irekitzea da, baina hainbat arazo tekniko daude, eta horiek lehenbailehen konpontzen saiatzen ari da. Hala ere, Kaputxinoetako igerilekuen irekiera zergatik atzeratzen ari den azaltzeko, bilera bat egingo dute udaleko ordezkariek kaltetuekin. Ostegunean izango da 19:30ean, Koldo Mitxelena Institutuan.
Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Julen Mendoza alkateak emango dituzte argibideak. Zehazki, orain arte gertatutakoaren berri eman eta aurrera begira emango dituzten pausoak jakinaraziko dituzte.
Udalak aurreratu duenez, hainbat arazo eduki dituzte Kaputxinoetako igerilekuetan, hainbat arazo tekniko sortu direlako, eta horiek udalari “kostu ekonomiko handia” eragin diotela zehaztu du.