[nggallery id=23]
Gaur bukatuko dira Antxoko sanferminak. Haurrak eta adinekoak izaten ari dira eguneko protagonista nagusi, izan ere, Alkate Txikiek agintea hartu, eta Pasaiako barrutian eurek zer egin erabakiko dutela esan dutelako. Esan eta egin. Goizetik hainbat jarduera ari dira egiten gazteenak, tartean lasterketak, jokoak, xake txapelketa, tortilla txapelketa… Arratsaldean ere izango dute zer egin, besteak beste, haientzako espresuki prestatutako bigantxak izango dituztelako Luzuriagako eremuan, eta areto futbol txapelketako finalak jokatuko dituztelako Biteri plazan.
Adinekoen eguna da ere gaurkoa. Une honetan (16:00) bazkaria egiten ari dira Zaharren Tokian. Ondoren dantzaldian parte hartuko dute animosoenek.
00:00etan,
Gaixoa ni abestiarekin bukatuko dira aurtengo Antxoko San Fermin Jaiak. Hurrengo urtera arte gutxiago faltako delako, ez dute negar gehiegi egingo. Honakoa da eguna bukatu arteko egitaraua:
- 17:00-19:00, futbito txapelketako finalak Biteri plazan.
- 17:00, puzgarriak eta tailerrak Gure Zumardian.
- 17:30, DJ Karlosen emanaldia Axular plazan.
- 18:30, haurrentzako txokolate jatea Gure Zumardian.
- 19:00, buruhandiak eta erraldoiak.
- 20:00, haurrentzako bigantxak Luzuriagan.
- 20:30, helduentzako bigantxak Luzuriagan.
- 23:00, su festa Katuen Etxadian.
- 00:00, Gaixoa ni abestuko dute.
[nggallery id=23]