‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa, iaz, Oiartzunen
Aurten, bigarren urtez jarraian, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak egingo dira hainbat herritan, tartean Oiartzunen. Data zehatzak oraindik jarri gabe dauden arren, irailaren 21etik urriaren 20ra bitarte izango dira lasterketak.Kontseiluak antolatutako ekimen honen bidez, “euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri lasterketaren bidez adierazi nahi da”. Lasterketok ez dira lehiakorrak, euskara eta kirola uztartzen dituen ekimena da.
Kontseilutik adierazi dutenez, iaz egin ziren herrietan baino gehiagotan egingo dira aurten lasterketak. Zerrenda
www.euskarazbizinahidut.org atarian ikus daiteke.