Esklerosiaren kontra bustiko dira larunbatean Errenterian
Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak antolatuta, Busti Zaitez kanpaina egingo dute igandean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzatan, eta horietako bat Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekuak izango dira.
Gizartea sentsibilizatzeko ekintza izango da igandekoa. Asmoa da jendeak gaixotasun hori sufritzen dutenen alde igeri egitea. Ademgitik jakinarazi dutenez, bustitzen diren guztiek egiaztagiri bat jasoko dute. Eguna bukatzean, herri guztietako igeri egindako metroak batuko dituzte.
Era berean, stand bat jarriko dute Fanderiako instalazioetan, gaixotasunari buruz informazioa banatu eta Kukuxumusuk kanpainarako egindako produktuak saltzeko (kamisetak, txanoak, motxilak, zapiak…).
16. aldiz egingo du Ademgik kanpaina hori. Izan ere, elkarteak Gipuzkoan esklerosi anizkuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen lan egiten du. Hala, errehabilitazio integralerako zerbitzuak eskaintzen ditu Donostian dagoen zentro batean.
Esklerosi anizkoitza 18 eta 35 urte arteko gazteei eragiten dien gaixotasun neurologikoa da.