Ontziolek jasotako diru laguntzen gainean Europako Batasunak dituen asmoen aurrean presioa egiteko, Pasai Donibaneko Zamakona ontziolako langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, 11:45etik aurrera, ontziolaren atarian. Europako Batasuneko agintariekin negoziatzera joatekoa da aste honetan ordezkaritza bat, eta gaiaren gainean presioa egitea da ontzigintza alorreko langileen asmoa. Zumaiako ontziolan ere egitekoak dira mobilizazioa hango langileak.