Ekonomia Astea antolatu du Bidazi elkarteak, hiru saiotan banatuta. Lehen bi saioak Nafarroan izango dira, Beran eta Lesakan hain zuzen, eta hirugarrena Irunen egingo dute. Hala, jardunaldien asmoa da elkartasun ekonomiaren gaineko gogoeta egitea, eta horretarako bide hori jorratzen ari diren hainbat eragileren esperientzia baliatuko dute. Bidazik Fiare, Coop57 ets Trukeados taldeekin batera antolatu ditu jardunaldiak. Honakoa da egitaraua:
- Hilak 11, osteguna: Berako (Nafarroa) Beralandetan, 19:00etan, Coop57 proiektu etiko eta sozialen finantzazioa bermatzen duen taldeko nahiz Trukeados denbora bankuko kideen hitzaldia.
- Hilak 16, asteartea: Lesakako (Nafarroa) erabilera anitzeko aretoan, 19:00etan, Con tu dinero dokumentalaren emanaldia eta Fiare banka etikoko kideen aurkezpena.
- Hilak 18, osteguna: 19:00etan, Kabigorrin, Coop57ko kideen hitzaldia.