Bi gazte zauritu dira motorrarekin izandako istripuan
Errenteria-Oreretako eta Pasaiako bi bizilagun zauritu ziren motorrarekin izandako istripuan, ostiraletik larunbaterako gauean, Donostiako saihesbidean. Biak Donostiako ospitalera eraman zituzten. Errenteriako zaurituak 21 urte ditu eta Pasaiakoak 25 urte. Segurtasun Sailak eman du istripuaren berri.
Goizaldean, 05:30ean, izan zuten istripua, Irungo norabidean. Motorra bidetik atera eta eskuineko hesiaren kontra talka egin zuten, Zorroagako tunela pasata eta La Salleko bihurgunea baino lehen.