Azaleko minbizia ekiditeko gomendioak banatzen ari dira hondartzan
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea azal-minbiziaren aurkako kanpaina egiten izan da gaur goizean Hondarribiko hondartzan, 10:00etatik 13:00etara, eta bihar ere, asteartea, ordutegi berarekin izango dira.
Elkarteko langileak eta boluntarioak izan dira hondartzan, azaleko minbizia ekiditeko prebentzioaren alde egiten. “Helburu horrekin, nahi duen orok bere azalean duen melanina maila neurtu egingo zaie, eguzkipean egon daitekeen denbora jakin dezan. Aldi berean, elkarteak antolatutako txokora gerturatzen direnek, eguzkia hartzerakoan kontutan hartu beharrekoei buruzko informazioa jasoko dute, baita azala aztertzeko moduari buruzko zehaztasunak ere. Eta planteatzen dituzten zalantza guztiei erantzuna emango zaie”, azaldu dute elkartetik.