Arraguan eta Ugaldetxon izango dira aste honetan parte hartze tailerrak
Hirigintzako Plan Orokorraren barruko auzoetako parte hartze tailerrak azken txanpan sartu dira. Azkeneko auzoen txanda izango da aste honetan, Arraguarena eta Ugaldetxorena hain justu. Arraguan etzi (hilak 10) izango da, Aldeguna elkartean, 19:00etatik aurrera. Ugaldetxon hurrengo egunean izango da, ostegunean, Atamitxen, 19:00etan.
Jasotako iradokizun guztiak bildu eta Hirigintzako Plan Orokorrean jasoko dituzte. Ikasturte hasierarekin batera, ikasleekin bilduko dira, euren proposamenak biltzeko asmoz.