Aratz Olaizolak irabazi du Mendekosteak txirrindularitza saria
Kadete Mailako Mendekosteak txirrindularitza saria Zarauztarra taldeko Aratz Olaizolarentzat izan da. Bere nagusitasuna erakutsi zuen atzo jokatutako lasterketan, helmuga bakarrik zeharkatu baitzuen, sailkapeneko bigarrenari hamasei minutu ateraz (1:18.21). Hurrengo bi sailkatuak, Jokin Aranburu taldekidea eta Jokin Alberdi (Andoaingo txirrindularitza eskola) denbora berean sartu ziren.
53 lagunek parte hartu zuten lasterketa horretan, eta 54 kilometro egin behar izan zituzten.