Ane Santestebanek 68. bukatu du Giroan
Erlojupekoarekin bukatu zen atzo Emakumeen Italiako Giroa, Cremonan. Errenteria-Oreretako Ane Santestebanek azken ahalegina egin zuen, eta 98. tokian bukatu zuen Eleonora Van Dijkengandik 3 minutu eta 57 segundora. Horrek sailkapen nagusian zenbait postu galdu izana eragin dio, eta azkenean, 68. tokian geratu da.
Santestebanek Facebookeko bere orrian azaldu duenez, egindako lanarengatik “pozik” dago, “nahiz eta erlojupekoan hainbat postu galdu”. Horrez gain, Bizkaia-Durangoko taldekide guztiei eskerrak eman dizkie, bera aurrean egoteko egindako lanarengatik.
Bigarren lasterketan erorikoa izan zuen errenteriarrak, baina pixkanaka errekuperatu eta Giroa bukatzea lortu du.