A8an, Katean, soinua ekiditeko pantailak eskatu ditu udalak
Irungo Udalak A8 autobidean, Katea auzotik pasatzen den eremuan, soinua ekiditeko pantailak jartzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta Bidegiri, “kutsadura akustiko handia dutelako bertan”, esan du Jose Antonio Santano alkateak. Kateako bizilagunekin izandako bileran proposamen hori luzatu zioten herritarrek alkateari, eta azken honek aldundiaren eta Bidegiren bide hartu du eskaera egiteko.
Alkatearen arabera, berez eremu horretan A8aren trafikoa handia bada, udan are handiagoa da, “eta horren seinale da Jaurlaritzako Trafiko Sailak udan trafiko gehien izaten duen bosgarren tokia dela zati hori”. Alkatea ziur agertu da jaramon egingo diotela, “herritarrentzako neurri oso egokia baita. Gipuzkoako beste hainbat tokitan horrelakoak ere egin dituzte”.