1,8 milioi irabazi dituzte Loteria Primitiboan, Errenterian
Lehenengo mailako asmatzaile bakarra izan da larunbateko Loteria Primitiboan, eta Errenteria-Oreretan egindako txartel bat izan da garailea. Sei zenbaki asmatu ditu: 8-10-14-27-35-36. Horri esker, 1,8 milioi euro irabazi ditu txartelaren jabeak.