Madalenak hasteko, herri bazkaria
Iazkoa errepikatuz, Jai Batzordeak herri bazkaria antolatu du Madalen bezperan, gero txupinazora denak batera joateko asmoarekin. Merkatuzarreko plazan egingo dute.
Bazkarirako txartelak iaz bezala, zapiak izango dira, eta 17 euroan daude salgai Arkaitza tabernan, eta Foru plazan, Morrongilleta, Zumardia, Iztieta eta Beraungo kioskoetan. Guztira, 300 zapi jarriko dituzte salgai. Astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira, bukatu arte edo bestela, uztailaren 16ra arte.
Jai Batzordetik herritar guztiak animatu dituzte bazkarian parte hartzera. Herriko kaleak “kolorez, bizitasunez, elkarlanaz eta errespetuz” beteko dituztela aurreratu dute.