Falkoneria erakustaldiak igandean Guadalupen
Uda sasoiko igande goizetan falkoneria erakustaldiak antolatuko dituzte Guadalupeko gotorlekuan. Hiru saio egingo dituzte igandero: 11:45ean, 12:45ean eta 13:45ean. Sarrerak 3 euro balio ditu baina doan da 5 urtetik beherakoentzat. Hegaztien azalpenez gain, hegaldi erakustaldiak egingo dituzte.
Gotorlekua bisitatzeko ere aukera izaten da, larunbatetan zein igandetan. Izena emateko eta kontsulata egiteko: 943 64 36 77.