Errenteriako hainbat aparkaleku TAO sistematik kanpo geratu dira
Herriko zenbait gune TAO sistema utzi libre eta libre izendatu dituzte, Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Hiru gunetan daude aparkaleku horiek: Altxu kalean, Lousad kalean eta Tomas Lopez kalean.
Altxu kaleari dagokionez, 48 plazan egokitu dituzte Zabaleta Anaiak kalera eramaten dutenak eskaileren eta Gaztetxearen arteko gunean.
Lousada kalean, berriz, 27 plaza daude libre: Gaztelutxo biribilgunearen aldamenean dagoen aparkalekuan.
Tomas Lopez kalean, berriz, 20 plaza jarriko dituzte, 15. zenbakiaren ondoko aparkalekuan. Hala ere, puntu horretan bertan beste 20 plazatan TAO sistemak jarraituko du indarrean.
6 gunean aparkatzeko aukera
TAOrekin lotuta, beste berri bat ere eman du udaltzaingoak: TAO guneetan aparkatzeko aukera duten egoliarrek baimenduta dutela 6 gunean aparkatzea, J.M Barandiaran parkeko zelaigunean, hain zuzen.
Horrez gain, landa eremuko egoiliarrek ere gure horretan aparkatzea baimentzen duen TAO txartela eskuratzeko aukera daukatela gogorarazi du udaltzaingoak.