Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente Ainhoa Intxaurrandietak, errauste plantaren proiektua itzulezin egin nahi duela adierazi du
Berria egunkariak argitaratu duen elkarrizketan. Helburua Gipuzkoa zero zabor lurralde bihurtzea dela gaineratu du bertan Intxaurrandietak. Lezoko Bilduko zinegotzia heldu berria da kargura eta aurretik, Denis Itxasok kargua hartu arte, San Marko Mankonunitateko presidente izan zen Intxaurrandieta.