Tomas Garbizu Musika Eskolak finkatu ditu ikasturte berrirako tasak eta hobariak
Tomas Garbizu Musika Eskolak datorren ikasturterako tasak eta hobariak finkatu dituela jakinarazi du udalak. Musika eskolan matrikulatu eta hobariak jaso ahal izateko bi baldintza bete beharko dituztela eskatzaileek nabarmendu du halaber udalak: “Lezon erroldatuta egon beharko dute eskatzaileek eskaera egiten den urteko uratarrilaren 1a baino lehenagotik, eta udal zerga eta prezio publiko guztiak ordainduta izatea.
Bi hobari mota
Bi hobari mota daudela azaldu du bestalde, etxeko diru sarreren araberakoa bata, kide ugariko familiei dagokiena bestea. Eskabideak musika eskolako bulegoan aurkeztu behar dituzte interesdunek matrikula egiterakoan eskatzen den dokumentazioarekin.