Oiartzungo Sortuk eta udalak bat egin dute espetxe martxarekin
Oiartzungo Herri Bilguneak antolatutako espetxe martxarekin bat egin dute Oiartzungo Sortuk eta Oiartzungo Udalak. Euskal preso politikoak etxeratu bitartean borrokan jarraitzeko deialdia luzatu du herriko Sortuk.Uztailaren 19tik 20ra egingo dute espetxe-martxa. Oiartzungo Herri Bilguneak antolatutako 1200+ tarterik ez kanpainaren barruan egingo dute martxa. Oiartzungo hiru presoak dauden espetxeetara joango dira: Valentziara (Josune Balda dago bertan), Soriara (Joxean Etxeberria dago han) eta Villabonara (Asturias) (Manuel Intxauspe Txoko dago bertan).
Martxara joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute eta horretarako zerrendak ohiko lekuetan daude.