Kartel eta oharrak zintzilikatzeko panelak jarriko ditu udalak
Errenteriako Udalak hainbat panel jarri ditu kartel eta oharrak jarri ahal izateko. Panelak Foru plazan eta Biteri kaleko 2. zenbakiaren ondoan jarri zituen hasieran, eta orain bi berri jarri ditu Madalena kaleko 3. zenbakian, eta Foru Plazan (Alondegiaren parean).
Aurrera begira ere beste bi panel jartzeko asmoa duela aurreratu du udalak.
Panel horiekin udalaren asmoa da herritarrek kartelak zein oharrak zintzilikatzeko erreferentziazko puntuak sortzea, eta “bidez batez, hiriguneko paretak garbi mantentzea”.