Pasaiako Portuaren kudeaketa osoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Estatuari
Pasaiako Portuaren gaineko kudeaketa osoa erkidegotik egitea galdegin dio Estatuari Ana Oregik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde kontseilariak. Pasaiako Portuan egin ditu Oregik adierazpen horiek, III. Jardunaldi Logistikoen barruan. Estatuko interes orokorreko kaien sailkapenetik ateratzeko Pasaiakoa eskatu du halaber Oregik, “portuaren beraren kudeaketa hobetze aldera”.
Pasaia, Bilbo eta Bermeoko portuen arteko elkarlanerako protokoloa prestatu duela iragarri du kontseuilariak bestalde, “portuen artean lehiatu behar badute ere, elkarlanerako guneak badirelako”.