Erorikoaren ondoren, 68. tokian iritsi da helmugara Santesteban
Asteartean erorikoa izan zuen Ane Santesteban Errenteria-Oreretako txirrindulariak Italiako Giroan, baina egun gogor horren ondoren, helmugan nahiko aurrean sartzea lortu zuen atzo: 68. tokian. Santestebanek bere Facebookeko kontuan azaldu duenez, erorikoari “buelta eman ezinik” jarraitzen du, eta “minarekin”. Giroa “gogorra” egiten ari zaiola gaineratu du, baina aurrera jarraituko duela. Momentu honetan, sailkapen nagusiko 80. tokian dago errenteriarra.
Gaur bosgarren etapa izango dute Varazze eta Monte Beigua artean. 73,3 kilometroko etapa izango da, eta lehenengo mailako mendia Monte Beigua (1.274 metro) igo beharko dute etapa bukatzeko.