Zaharren egoitzako leihoak irailetik aurrera aldatuko dituzte
Gabierrotako Jesusen Bihotza zaharren egoitzako leihateak irailean hasiko dira aldatzen. Zehazki, logela eta aretoetako leihoak dira aldatuko dituztenak, eta horretarako, 68.000 euroko aurrekontua izango dute.
Lan horiek egoitzan bizi diren erabiltzaileen eskaerez egingo dituzte. Irailean hasiko dutena bigarren fasea da. Lehenengoa iazko apirilean bukatu zuten, eta 62.000 euroko kostua izan zuen. Horrenbestez, aurreko beste fasea kontuan izanda, lanek bere osotasunean 130.000 euroko kostua izango dute.
Lanen lehenengo fasean, Energiaren Euskal Erakundearen laguntza eduki dute, Energia aurrezkia eta eraginkortasuna laguntza programa eskaintzen baitu. Orain bigarrenerako ere ematea espero dute, baina oraindik diru laguntza ematearen zain dago udala.
Leihate zaharrek arazoak sortzen dituztela adierazi dute zaharren egoitzako arduradunek, “airea pasatzen uzten zutelako eta hezetasuna sortzen zelako”.