Santo Angel de la Guardako proposamenekin ez du bat egiten Ezker Anitzak
Errenteriako Azker Anitza-IUk udalak Santo Angel de la Guarda eraikinaren inguruan egindako proposamenekin ez duela bat egiten jakinarazi du. Joan den astearteko udalbatzarraren harira egin ditu adierazpen horiek. Pleno horretan gaiaren gainean luze eztabaidatu zuten.
Bi arrazoi nagusi eman ditu Ezker Anitzak horretarako: batetik, udalari eraikuntzaren lagapena 2028ra urte luzatzeko eskatzea “pisuzko arrazoirik gabe ematea” iritzi diola, eta egoera honek etorkizunean berriro errepikatzeko atea irekiko duela uste duela, “udalaren diru kutxari onartu ezineko karga eraginez”.
Zentzu horretan, Ezker Anitzak euskal eskola publikoaren aldeko apustua egiten duela esan du, baina horrek ez duela hezkuntza marko publikotik kanpoko beste ikastetxeek egindako lana ez aitortzea kentzen. Hala ere, lana aitortzeak “hainbat arlotan pribilegiotzat uler daitezkeen egoerei” ez diela “atea ireki behar” esan du Ezker Anitzak.
Horrenbestez, kolaborazioaren alde egin du Ezker Anitzak, baina hori ez dela erakunde publikoek karga handiak bere egitearekin nahasi behar zehaztu du. Horien erantzukizuna lagapena daukaten lokalena dela iritzi dio.