Eduardo Galeano Uruguaiko idazlearen Espejos liburua itzuli du Xabier Alegria euskal preso lezoarrak.
Ispiluak liburua, bost urte luzeko lanaren ondorio izan da eta atzo ikusi zuen argia Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburu osoa eskuz itzuli du Alegriak Puerto III espetxean (Puerto de Santamaria, Cadiz, Espainia) eta eskutitz moduan zatika atera behar izan du zuzendu ahal izateko.