Gorbeiako parketxera egingo du irteera Urdaburuk
Barazarretik Gorbeiako parketxerainoko bidea egingo du Urdaburu mendizale elkarteak igandean. Bidean, Gorosteta (1.260 metro), Ipergorta (1.235 metro) eta Usategieta (1.187 metro) mendiak igaroko ditu. Denera, sei orduko ibilbidea izango da, eta 22 kilometro ibiliko dituzte. Artzaintzaren bidearen laugarren etapa izango da.
Pirinioetara irteera
Uztailaren 13an eta 14an Pirinioetara irteera egingo du Urdaburuk. Bidean, Bareges herritik La Glere aterperako txangoa egingo dute (hor egingo dute lo). Igandean, berriz, Turon de Neouville (3.035 metro) tontorrera igoko dira.
Bi ekintzetarako izena Urdabururen egoitzan edo 943 52 78 79 telefonora deituta eman beharko da. Astearte eta ostegunetan dago zabalik 20:00etatik 21:30era.
Bai igandean eta baita hilaren 13an ere autobusa, 07:00etan aterako da, Iztietako autobus geltokitik.