Errenteriako txistulariek Salou bisitatuko dute
Herriko kaleak goitik behera ibili ondoren, Salouko kaleetan barrena ibiliko dira larunbat honetan Errenteriako Udal Txistulari Bandako kideak. Izan ere, 25.en Euskal Astea egingo dute, eta Ereintza dantza taldearekin batera parte hartuko du. Iluntzean, berriz, Jaime I pasealekuan emanaldia egingo dute.