Behin-behinean aske geratu da hildako emakumearen bikotekidea
Gaur goizean epailearen aurretik pasatu aurretik, aske geratu da atzo Errenteria-Oreretako emakumearen heriotzaren ondotik atxilotutako gizona, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Autopsia egin ondoren, emakumea berez hil zela ondorioztatu dute auzitegiko medikuek behin-behinean.
Genero indarkeriarekin zerikusia ote zuen argitzeko atxilotu zuten gizona. Atzo arratsaldean eman zuten behin-behineko autopsiaren berri, eta gaur goizean egin diote galdeketa gizonari. Horren ondotik geratu da aske.
Errenteria-Oreretako Beraun auzoko 40 urteko emakume bat hil zen atzo Donostia ospitalean, herenegun arratsaldean hainbat kolpe zituela erietxeratu eta gero. Ubeldu ugari zituen aurpegian eta gorputzean.