Atxilotua epailearen aurrera eraman dute
Gaur eraman dute atzo Errenteria-Oreretan hil zen emakumearen bikotekidea epailearen aurrera, Ertzaintzak OARSO BIDASOKO HITZAri jakinarazi dionez. Atzo emakumea hil eta gero atxilotu zuen Ertzaintzak. Autopsiak behin-behinean 40 urteko emakumea “arrazoi naturalengatik” hil zela ondorioztatu zuen.