Nagore Laffage eta Yasmin Zamira Rodriguez, azkenak Bidasoan
Gizonek azken urteetan Bidasoko bi emakume hil dituzte. 2008ko uztailaren 8an Nagore Laffage irundarra hil zuen Jose Antonio Yllanesek Iruñean; Laffage ukatu egin zen harekin harremanak izatera, eta Yllanesek kolpatu eta ito egin zuen Laffage. Yasmin Zamira Rodriguez, berriz, bere senarrak hil zuen Irunen zuten etxean 2009ko maiatzaren 9an, labankadaz.
Laffageren hiltzaileari hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten behin betiko 2010eko martxoaren 16an. Rodriguezen hiltzailea 35 urte eta erdiko kondena betetzen ari da, 2012ko otsailaren 17an ezarrita.