Huhezi nahiz Topaguneak Herriko euskalgintza janzten sakontze ikastaroa antolatu dute. Hori euskararekin lotutako ekimenetan dauden langile eta boluntarioei zuzenduta dago, eta asmoa, herriari begira proiektu esanguratsuren bat egitea da. Ikastaro hori egiteko Errenteriako Udalak diru laguntza emango du.
Uztailaren 10ean bukatzen da izena emateko epea. Horretarako, Euskara Departamendura jo beharko da edo sail horrekin harremanetan jarri 943 44 96 13 telefono zenbakian.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago
hemen.