Txirrindularitza izango dute hizpide Oiartzun Irratian
Frantziako Tourra aitzakia hartuta, txirrindularitza izango dute hizpide Oiartzun Irratian. Hala, hilaren 21a bitarte, programa berezia eskainiko dute asteartetan eta ostiraletan.Bihar Oiartzungo txirrindulari gazteak izango dira estudioan, Julen Mitxelena, Imanol Iza eta Gorka Agirrezabala. Ostiralean Iker Leonet Oiartzungo txirrindulari ohia izango da.
Saioa 13:15ean izango da eta errepikapena, berriz, 20:30ean.