Hendaiako geltokian produktu toxiko baten isuritea izan da gaur goizean
Iparraldeko Hitzak bere webgunean jaso duenez. Hendaiatik pasa den tren baten bagoitik isuri dira 500 litro likidio toxiko eta 20 suhiltzaile baino gehiago eta produktu toxikoen detekzioan ari diren lau profesional bidali dituzte geltokira.
SNCF tren geltokiko langile batek eman du isuriketaren berri, usain txarra sentitzen zuela eta. Usaina Baionaraino iritsi da.