Madalenei irudia jarri nahian, irudi lehiaketa antolatu du lehenengoz jai batzordeak eta dagoneko badu irabazlea sariketa horrek. Aurkeztutako hemezortzi lanen artean Pasaiako Gurutz Oiartzabalena aukeratu du jai batzordeak Madalenak irudikatzeko. Beste saririk ere izan da. Izan ere, aurkeztutako lanak Merkatuzarren izan dira eta herritarrek gustukoena bozkatzeko aukera izan dute bertan. Errenteria-Oreretako Iñaki Arruabarrenaren irudia izan da bozka gehien jaso dituena.
Herri bazkaria 21ean
Oiartzabalek 300 euroko saria eskuratu du lehikaeta irabazita, eta hilaren 21ean 14:00etatik aurrera Merkatuzarreko plazan egingo den herri bazkarirako bi sarrera jasoko ditu. Azken sari hori jaso du Arruabarrenak ere, herritarren bozkei esker.
Jai batzordeak herritar guztiak deitu ditu jaiei hasiera emateko antolatu duten herri bazkarian parte hartzeko.