Joseba Llorentek ez du Realean jarraituko
Joseba Llorente futbolari hondarribiarra eta Reala ados jarri dira jokalariaren kontratua eteteko. 2010-2011 denboraldian itzuli zen Realera, lau urteko kontratuarekin, baina ez zuen bi aldeek espero zutena jokatu, bizkarreko minarekin ibili zen eta. Realak Philippe Montanier entrenatzailea fitxatu zuenean, Osasunari utzita joan zen Llorente eta denboraldi bat eman du Iruñeako taldean, asko jokatu ez badu ere.
Donostiko taldetik eskerrak eman dizkiote jokalariari, taldearekin izan duen konpromisoagatik: “Realak eskerrak eman nahi dizkio Llorenteri gurekin egon den urteetan zehar agertu duen konpromisoa, portaera eta dedikazioarengatik, eta aldi berean zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean”. Llorenten 33 urte ditu eta momentuz ez du argitu zein asmo duen hurrengo denboraldirako.